}

Taula periodikoa, paperetik bideora

2008/07/17 Lakar Iraizoz, Oihane - Elhuyar Zientzia

Ehun eta hemezortzi elementu ditu taula periodikoak; bada, elementu horiei buruzko bideo bana jarri dute Interneten, You Tube famatuan. Britainia Handiko Nottingham Unibertsitateko talde batek prestatu eta grabatu ditu.

Elementu bakoitzari buruzko zerbait kontatzen dute bideoetan: bitxikeriaren bat, erabilpenen bat, esperimentu ikusgarriren bat... Adibidez, tungstenoari buruz esaten dute, besteak beste, tungstenozkoa izaten dela bolalumek puntan izan ohi duten bolatxoa.

Helburu nagusia kimikarekiko interesa handitzea da. Eta, lortu dutela esan daiteke, jaso duten bisita-kopuruari erreparatuta. Orain dela hiru bat aste hasi ziren bideoak You Tuben sartzen, eta dagoeneko 175.000 bisitaritik gora izan dituzte.

Irudia: You Tube

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia