}

Tau neutrinoen existentzia frogaturik

2000/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Fermi Azeleragailu Nazionaleko ikerlari-talde batek uztailaren 21ean saiakuntza batean tau neutrinoaren existentziaren ebidentzia zuzena lortu zuen esperimentu baten bidez. Neutrino-mota horren existentzia zuzenki frogatzen den lehen aldia da eta, gainera lortu diren emaitzak espero zirenak izan dira; hau da, tau neutrinoak uste bezala jokatzen du. Neutrinoak oso masa txikia eta karga elektriko neutroa duten partikula subatomikoak dira, eta beraz detektatzeko oso zailak dira. Orain arte beste bi neutrino-mota ezagutzen ziren; elektroi-neutrinoa eta muoi-neutrinoa.Tau neutrinoaren existentzia ezaguna bazen ere, orain arte ezin izan da frogatu.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia