Talkarik bortitzena
1999/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Dinosauruen desagerpena meteorito batek Lurraren kontra talka egin zuelako gertatu bide zen. Baina duela 5.000 milioi urte inguru beste talka bortitzagoa suertatu zen.
Orduko Lurra ez zen guk orain ezagutzen dugun modukoa, gaurko masaren erdia zuen eta azkar hazten ari zen "protolurra" baizik. Eguzkiaren inguruko orbita berean beste planetatxo bat ere bueltaka zebilen. Burdin likidozko gune bana zeukaten, arrokazko mantuaz inguraturik. Noizbait elkarrekin topo egin eta talka egin zuten. Kolpea izugarri bortitza izan zen eta, ondorioz, burdinazko guneak batu egin ziren merkurio-tantak balira bezala.
Arroka-zati handi bat puskatu eta satelite bilakatu zen. Gizakiok burdinazko bihotza gorde zuenari eta arrokazko sateliteari Lurra eta Ilargia izenak eman dizkiogu, hurrenez hurren.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia