}

Supereroankortasuna zalantzan

1998/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Hotzeko fusioaz gain, zientziaren erronka nagusietako bat tenperatura normaletan supereroankortasuna lortzea da. New York State unibertsitateko ikerlari batek karbono-zuntzez osaturiko supereroale bat sortu duela dio, eta zientzialarien artean eztabaida piztu da. Karbono-zuntzak tenperatura altuetan epoxy edo zementuzko matrize batean ezarriz gero erresistentzia negatiboak sor daitezkela dio ikerlariak.

Era horretan material horretako zirkuitu batean elektroiek karga negatibo handiena duen alderantz jotzen dute, alderantziz egin beharrean. Fenomeno hau, ordea, Termodinamikaren Bigarren Legearen aurka doa, ikerlariak berak onartzen duenez. Erresistentzia negatiboak tentsio handietan soilik lortu izan dira orain arte eta beraz zientzialariak zalantzan daude aurkikuntza honen inguruan egin diren neurketekin. Fenomenoa egiaztatzeko supereroankortasunaren neurketa gehiago egin beharko dira, beraz.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia