}

Supereroaleak berotzen doaz

1998/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Tenperatura Altuetako Supereroaleek aurreko hamarkadatik jasandako aurrerakuntzarik handiena jasan dute IBM konpainiaren Zürich-eko laborategietan. Material hauek elektrizitatea zero erresistentziaz garraiatzen duteneko tenperatura 50 gradu inguru igotzea lortu dute, azkeneko errekorra -70 ºC-tan utziz.

Tenperatura Altuetako Supereroaleek aurrekoak jasandako aurrerakuntzarik handiena jasan dute IBM k-eko laborategietan.

Aurrerakuntza honi esker gailu supereroankorren hozte-sistemak asko merkatu ahal izango dira. Supereroale berri hauek sortzeko aurreko supereroaleetan erabiltzen zen material berdina erabili da, merkurio-bario-kaltzio kupre oxidoa, baina erabilitako presioa asko handitu da. Presio handiaren ondorioz material zeramiko honen kristaletako atomoak gerturatu egiten dira, materialaren eroankortasuna handituz. Baina presioa norabide egokian egin behar da, bestela kontrako efektua eragin baitaiteke. IBM-ko ikerlariak presioa eragiteko ardatz-kristalino egokienak bilatzen ari dira supereroankortasun-tenperatura oraindik gehiago igo ahal izateko.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia