Sumendia Io ilargian
2001/08/06 Elhuyar Zientzia
NASAko Galileo zundak sumendi baten erupzioaren irudiak jaso ditu Io ilargian.
Io sumendi gehien duen eguzki-sistemako ilargia da. XVII. mendean Galileok aurkitu zituen lau ilargietatik, Io da Jupitertik gertuen dagoena da. Horren ondorioz, Io-k oso marea-efektu handia jasaten du, ez Lurreko itsasoetan ezagutzen duguna bezalakoa, azal solidoaren plaka tektonikoen gain eragiten duena baizik. Aktibitate horren ondorioetako bat sumendi asko izatea da.
NASAk Jupiter eta horren ilargiak ikertzeko bidali zuen Galileo zundak sumendi horietako batean erupzioaren argazkiak egin ditu. Orain zunda pixkanaka Ioko ipar-polora hurbiltzen ari da. Hara iristeko kalkulatutako bidea erupzio-gunearen gainetik pasatuko da, baina, beharbada, zunda toki gertuenera iristerako aktibitatea amaituta egon liteke.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia