Sumendi bikote bat Marten
2011/04/05 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia
ESAko Mars Express zundak Marteko ipar-hemisferioko bi sumendiren —Ceraunius Tholus eta Uranius Tholus— argazkiak jaso ditu. Aspaldidanik jarduerarik gabe dauden sumendi horien gailurrek hainbat meteoritoren talkak jasan dituzte. Talka horien ondorioz, meteorito horien hondakinak pilatu dira sumendien hegaletan.
Ceraunius Tholus-ek 130 km-ko diametroa eta 5,5 km-ko altuera du. Antzeko morfologia du Uranius Tholus sumendiak, baina zertxobait txikiagoa da; 62 km-ko diametroa eta 4,5 km-ko altuera ditu.
Bi sumendi horien artean dagoen kraterrak Rahe du izena; 35 km luze eta 18 km zabal da, eta meteorito baten talkaren ondorioa da.
Irudia: ESA/DLR/FU Berlin (G. Neukum)
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia