STEM identitatea sustatzea
2021/11/30 STEAM-Hezkuntza (Elhuyar Zientzia)
Gazteek STEM arloarekiko interesa garatzeko, komeni da STEMekiko irudi positiboa ematea:
- STEM profesionalak erreferente normaltzat erakustea, bizitza normala duten pertsona gisa (zaletasunak, porrot eta arrakasta akademikoak, familia eta lagunak, etab. dituzten pertsonak). Hala, STEM profesionalen estereotipotik (<<oso bizkorrak>>, <<ikastunak>> eta <<friki/geek-ak>> ) urruntzen ahaleginduko gara.
- STEMi buruz hitz egitea, baina baita STEM oinarri hartuta ere: nolakoa den arlo hau, nolakoa zen lehen, nolakoa izatea nahi dugun, norberak zer egin dezakeen hori hobetzeko...
- Haurtzarotik, STEMen eta nesken identitateen arteko bateragarritasunean eragitea, baina ARINKERIAZ jokatu gabe! Generoari, bizitzako interesei, etniari eta abarri dagokienez antzekoak diren STEM profesionalen eta gazteen arteko trukea erraztea.
- Emakumeen eta beste talde ez-esterotipikoek STEMen izan duten ekarpen historikoa eta gaur egungoa ikusaraztea, baina arrakasta-kasua soilik nabarmendu gabe.
Edukietan sakontzeko, sakatu hemen.
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia