STEM erreferenteen garrantzia

2021/09/14 STEAM-Hezkuntza (Elhuyar Zientzia)

Arg. Pernan Goñi Olalde

Gazteen STEMekiko interesa pizteko, komenigarria da STEM arloaren eta profesionalen irudi errealena aurkeztea gazteei. Izan ere, STEM profesionalen irudi estereotipatua dela eta, STEM ikasketak baztertzen dituzte gazte askok.

Nazioartean egindako ikerketek eta Elhuyarrek Euskal Herrian egindako galdeketek zera erakutsi dute: gazteek uste dute STEM profesionalak <<oso bizkorrak>>, <<ikastunak> eta <<friki/geek-ak>> direla; beraz, ondorioztatzen dute <<ni ez naiz horrelakoa, eta hori ez da niretzat>>. Hori dela eta, ez da oso probablea bere burua eskolako <<adimentsuenetarikotzat>> jotzen ez duenak -gehienak izan ohi dira- zientzietako ikasketak egin nahi izatea. 

Bestalde, ekitate-arazoak eta, bereziki, genero-arazoak begi-bistakoak dira, baita adin txikietan ere. Lehenago aipatutatako ezaugarriez gain, zientzialaria gizonezkoa eta zuria dela uste dute gehienek. Ondorioz,  neskek mutilek baino gutxiago aukeratzen dituzte STEM eremuko ikasketak, baina nesken eguneko altuago batek du zientzia atseginago umetan. Era berean, etxean maila altu edo oso altuko kapital kulturala duen gazteak errazago hautatu ohi du STEM ikasketaren bat.

Edukietan sakontzeko sakatu hemen.