}

S.O.S.-rako teknologia

1995/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

1999. urterako itsasuntzietan sorospen-sistema berri bat erabili ahal izango dute EEBBetako itsasuntziek. Sorospen-mekanismoen funtzionamendua integratzeko eta hobetzeko lehen urratsa izango da; bigarrena izan ere, erabiltzaileen ohiturak aldatzea izango dela dio Itsas Segurtasunerako Batzordeak.

Gaur egun, sorospen-guneetan jasotzen diren larrialdietako deien %90 sistemaren akatsen batek sortuak direla dio Batzordearen txostenak. Akats hori berriro gerta ez dadin, sorospen-sistema berria diseinatu dute eta ekarpenik garrantzitsuena, telekomunikazio mekanismoen osoko erabilpenean datza.

Gaur egun, sorospen-guneetan jasotzen diren larrialdietako deien %90 sistemaren akatsen batek sortuak direla dio Batzordearen txostenak. Horrek egiazko larrialdiren bat gertatzean sorospen-sistemak ez direla behar bezain eraginkorrak izango pentsarazten du eta praktikan, horrela gertatzen da kasu askotan.

Akats hori berriro gerta ez dadin, sorospen-sistema berria diseinatu dute eta hurrengo urterako erabilgarria izango dela espero dute. Sistema berriaren ekarpenik garrantzitsuena telekomunikazio-mekanismoen osoko erabilpenean datza. Itsasuntziren batek larrialdietako mezurik igorri behar badu, hiru sistema desberdin batera erabil ahal izango ditu: irrati-bidez igorriko da lehen seinalea, satelite-bidez bigarrena eta hirugarrena uraren presioa erabiliz bere kaxa aktibatuko den baliza izango da. Horrez gain, hiru sistemak integraturik dituen mekanismoa erabat automatizaturik egongo da.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia