Elhuyar zientziaren komunikazioa

Sexu-arazoak

1988/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Gizakiak aurrez aurre kopulatzeko duen ohiturak 10 milioi urte izan ditzake, herpes-aren birusez egin berri den ikerketa batek aditzera eman duenez.

Beste primateek, hala nola txinpantzeek eta gorilek, atzean ipinita kopulatzen dute. Gure arbasoak eboluzioaren puntu batean atzetik aurrera pasa ziren.

Herpesaren birusak (HSV) bi forma dauzka gizakiarengan eta bakarra tximinoengan. Gizakiengan, HSV-1 birusa musuen bidez, oralki, transmititzen da eta HSV-2 birusa genitalki. Honen arrazoia kopulatzeko posizioa izan daiteke. Gizakiek aurrez aurre egiten dute sexu-iharduna eta kontaktu genitala eta orala nahikoa ekintza arruntak dira. Baina atzetik aurrerako ihardunean zaila da musu ematea. Tximinoek gutxitan musukatzen dute elkar.

Aurrez aurreko posiziora aldatzearekin, transmisio orala eta genitala desberdindu egin ziren eta birusak bi forma hartu zituen.

Birusak bi formak hartu zitueneko unea, gure arbasoek kopulatzeko posizioa aldatu zutenean gertatu zen. Mississippi-ko unibertsitateko Glenn Gentry eta bere lagunek, hori (bi HSV birus sortzea alegia) noiz gertatu zen kalkulatu dute, proteinen batezbesteko aldatze-abiadura kontutan harturik. Lortu duten zifra 10,7 milioi urtekoa izan da.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Eduki gehiago

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia