}

Sei orduko disko konpaktuak

1993/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Bospasei orduko opera disko konpaktu bakar batera sartzea lortu dute! Diskoak irakurtzen dituen laser-izpiaren kolorea aldatuta, disko konpaktuan (CD-n) laster hamar aldiz informazio gehiago sartu ahal izango dute. Gaur egun informazioak gehiago ezin dira trinkotu, laserrak diskoan sortzen duen argi-orbaina dela eta. Orbain hau argi-izpiaren uhin-luzeraren araberakoa da. Erdieroalezko laserrak landuta, uhin-luzera txikiagoko izpiak lortu dituzte.

Laserrean normalean erabiltzen diren galio artseniurozko erdieroaleak alde batera utzita, Grenoble-ko CEA eta CNRS-ko laborategietan kadmio eta magnesio telururozko erdieroaleak erabili dituzte horretarako.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia