}

Sator-arratoi biluziak ez daki zer den minbizia

2010/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Sator-arratoi biluziak ez daki zer den minbizia
2010/01/01 | Elhuyar
(Argazkia: Rochester Unibertsitatea)

Zelulen bikoizketan eragiten duen gene batek minbiziarekiko immune egiten ditu

Sekula ez da tumorerik ikusi sator-arratoi biluzietan (Heterocephalus glaber). Rochester Unibertsitateko biologo-talde batek ikusi du p16 deritzon geneak egiten dituela arratoiok minbiziarekiko immune. Nolabait esateagatik, gene horrek "klaustrofobiko" bilakatzen ditu zelulak. Hortaz, zelulak kantitate batetik gora pilatzen hasten direnean, zelulen bikoizketa eten egiten da. Hala, ez dago modurik tumorerik sortzeko. Hain zuzen, etengabe bikoizten diren zelula-multzoak dira tumoreak.

Rochester Unibertsitateko ikertzaileek hiru urte eman dituzte aztertzen askotariko karraskariak eta minbizia. Azkenean, atera duten ondorioa da bizi-itxaropen luzea duten karraskari txikiek dutela babes-mekanismo hori. Sator-arratoi biluziak txikiak dira, eta hogeita hamar urte inguruko bizi-itxaropena dute.

Aurkikuntza horrek aukera eman lezake minbiziaren kontra egiteko. Izan ere, lortuko balitz p16 genearen jarduera gizakietan imitatzea, sortu aurretik hartu ahal izango litzaioke aurrea tumoreari. Baina ikertzaileek adierazi dute goiz dela oraindik horrelako erabileretan pentsatzen hasteko.

1
260
2010
1
013
Zoologia; Genetika
Albisteak
14

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia