}

SARS-CoV-2 birusa detektatzeko tresna azkar bat, CRISPR-en oinarritua

2020/04/22 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

sars-cov-2-birusa-detektatzeko-tresna-azkar-bat-cr
SARS-CoV-2 birusa. Arg. NIAID

SARS-CoV-2 birusa detektatzeko CRISPR-en oinarritutako diagnostiko azkarreko tresna baten berri eman dute Nature Biotechnology aldizkarian. Diagnostiko-tresna horrek 45 minutu inguruan ematen du emaitza, RT-PCR proben antzeko zehaztasunarekin.

Infektatutako pertsonen arnas aparatutik ateratako laginetan SARS-CoV-2 birusaren RNA identifikatzen du. Horretarako, birusaren RNA hori DNA bihurtu ondoren, birusaren bilgarriko E proteinaren eta nukleokapsideko N proteinaren gene-sekuentziak identifikatzen ditu CRISPR-Cas12k; eta, hori egitean, molekula erreportari bat askatzen du.  

COVID-19 duten 36 pazienteren eta bestelako arnas gaixotasunak dituzten 42ren laginekin probatu dute sistema. Kasu positiboetan % 95eko zehaztasuna lortu zuten, eta negatiboetan %100ekoa.

RT-PCR probak berotze- eta hozte-zikloak behar dituenez, orduak behar ditu. Orain aurkeztu duten proba hau (DTECTR deitu diote), berriz, bi tenperatura finkotan egiten da, 45 minutuan.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia