Bazkaltzera joan zen, eta denari zapore gozoa hartzen zion. Haren emazteak, ordea, ez zuen ezer berezirik nabaritzen.
Zapore gozoaren jatorria eskuetan zuen hauts zuri bat zela konturatu zen. Hurrengo egunean, laborategira itzuli zenean, proba egin zuen, eta hauts zuri hori mundrunaren eratorrietako baten erreakzio batetik zetorrela egiaztatu zuen. Haren lankide Constantin Fahlberg-i kontatu zion, eta bien artean artikulu bat argitaratu zuten 1880an.
Istorioa bi lankideen arteko liskarrarekin bukatzen da. Izan ere, Fahlberg-ek bere aldetik patentatu zuen sakarinaren sintesia, eta Remsen harekin haserretu zen, bera izan zelako sakarina aurkitzen lehena. Edonola ere, historia-liburutan Falbergh azaltzen da sakarinaren aurkitzaile gisa.
Ana Galarraga Aiestaran
Elhuyar Zientzia







