}

Sai arre albinoa

2009/02/05 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Sai arre (Gyps fulvus) albino bat aurkitu dute Zaragozako Los Fayos herrian, Moncayo mendiaren magalean, hain zuzen ere. Fondo Amigos del Buitre erakundeko kideek atera dute sai arre bitxiaren argazkia.

Horrelako txori bat ez da oharkabean pasatzen. Hala ere, argazkia duela hilabete gutxi batzuk egindakoa da, eta ordutik ez dute haren berririk. Alegia, ez dute berriro ikusi. Ezkorrenek uste dute hila izango dela, gosez, pozoituta, elektrokutatuta edota aerosorgailu baten aurka talka eginda.

Irudia: Fondo Amigos del Buitre

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia