Robotikak naturari so egiten dio
1987/08/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Intsektu, armiarma, karramarro eta otarrainen ibilkerak datorren robot-belaunaldia garatzen lagun dezake. USAko Oregongo Unibertsitateko bi injineru eta entomologo bat animalia hauek aztertzen ari dira makina ibiltari berriak diseinatzeko.
Artropodoek milioika urte daramate ingurugiroari aurre eginez eta horretarako oso egitura egokiak garatu dituzte. Beren hankak ez dira guztiak mekanikoki berdinak. Batzuk, gorputzari eusteko beharrezkoak ez direnean, manipulatzeko erabil daitezke. Gainera gainazal bati lot dakizkioke modu desberdin askotan.
Ikerlarien ustetan, armiarmek gauza asko irakats diezaiekete leunki eta zehazki higitu behar duten roboten diseinatzaileei. Arrakalduretan bizi diren artropodoak aztertuz, erreaktore nuklearren pareten azterketa egin dezaketen makinak egokiago diseina daitezke esaterako.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia