}

Robotak gasolindegitan

1990/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Automobilaren depositoa gasolinaz betetzeko automobiletik ateratzea gustatzen ez zaien gidarientzat, enpresa suediar batek asmakizun ederra aurkeztu du. Stockholm ondoko Danderyd herriko Transrobot enpresak "Tankomatic" izeneko sistema garatu du. Sistema honek baldintza batzuk betetzera behartzen ditu automobilak. Alde batetik, gasolina-depositoaren ahoan kit berezi bat jarri behar da eta bestetik, automobila makinatik hurbil (eta ez edozein modutara) aparkatu behar da.

Robotak dituen sentsoreen bidez depositoaren tapoia aurkitu eta ireki egiten du, erregai injektorea bertan sartuz. Bukatzen duenean, injektorea jaso eta tapoia jartzen du.

Robotak, arazoren bat gertatzen bada edo depositoa jada beterik baldin badago, automatikoki gerarazten du horniketa.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia