Elhuyar zientziaren komunikazioa

Robert Langlands kanadarrak irabazi du 2018ko Abel saria

2018/03/21 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

robert-langlands-kanadiarrak-jaso-du-2018ko-abel-s
Robert Langlands matematikaria. Arg. Norvegiako Zientzien eta Letren Akademia

Robert Langlands matematikariak jasoko du 2018ko Abel saria, Matematikaren hainbat diziplina bateratu izanagatik. Hogeita hamar urte pasatxo zituela garatu zuen orain saritu duten teoria, 1967an, eta matematikaren bi esparru lotu zituen hartan: zenbakien teoria eta analisi armonikoa, ordura arte inork erlazionatu ez zituenak. Gerora, ordea, matematikaren teoria bateratu baten gisa hartu izan da haren lana.

Norvegiako Zientzien eta Letren Akademiaren arabera, “pentsatzeko modu berria ekarri zuen matematikan”. Langlandsek proposatu zuenak zabalkunde handia izan du ordutik, eta munduko ehunka matematikari joan dira teoria hartatik sortutako Langlands programan parte hartzen.

Kanadan jaioa da Langlands (1936an), eta egun irakasle da Princeton-eko Ikerketa Aurreratuen Institutuan (AEB). Maiatzaren 22an jasoko du Abel saria, matematikaren Nobel sariaren parekotzat hartzen dena.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Eduki gehiago

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia