}

RNA, zelulen hazkuntza gelditzeko

2007/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

RNA, zelulen hazkuntza gelditzeko
2007/03/01 | Elhuyar
(Argazkia: Artxibokoa)

Giza DNA gehienaren funtzioa zein den ez dakite, ez baitu proteinarik kodetzen. Hori dela eta, zabor-DNA izena eman zioten. Azkenaldian, ordea, ikusi dute zabor-DNAk bostehun mila inguru RNA-mota sortzen dituela, nahiz eta ez jakin zein funtzio betetzen duten. RNA horiek aztertzen ere aurrera egin dute; eta uste baino garrantzitsuagoak direla ohartzen ari dira.

Oxfordeko Unibertsitatean RNA-mota horietako batekin aritu dira lanean, eta ikusi dute zelulen bikoizketa erregulatzen duen gene bat aktibatu edo inhibitu dezakeela. RNA horrek erregulatzen duen geneak DHFR (dihidrofolato erreduktasa) entzima kodetzen du. Entzima hori bera da zenbait minbizi-motatan tumorea sorrarazten duena, zelulak azkar bikoiztea eragiten baitu.

Hain zuzen, minbiziaren aurka erabiltzen den botiketako batek entzima hori inhibitzea du helburu. Entzimaren aurka jo ordez, RNAren bitartez DHFRaren genea inhibitu edo itzaltzea lortzen badute, minbiziaren aurkako tratamendu berriak garatzeko bidean aurreratuko luketela uste dute ikertzaileek.

1
229
2007
3
031
Genetika; Medikuntza
Berriak labur
14

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia