Radius-TV: Multimedia sistema Macintosh ingurunean
1991/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Radius-TV, Macintosh II ekipoentzat zuzendutako sistema integratua,ordenadore eta telebista batez osatuta dago. Telebista-aparatu baten eta Macintosh ingurunearen ezaugarriak bateratzen ditu. Beraz, espektatiba zabalak irekitzen ditu multimedia-arloan.
Radius-TV-ek bideo-prozesurako gailua, audio- eta bideo-irteerarako prozesatzailea, eta telebista-sintonizatzailea ditu. 16 biteko irudiak 640 x 480 puntuz osatutako leiho batean erakutsi eta digitalizatzeko aukera ematen du denbora errealean. Soinua ere denbora errealean digitaliza dezake eta telebista-seinaleen tarte bertikalean doan informazioa, errotuluak adibidez, atzitzeko posibilitatea ere eskaintzen du.
Kable bidezko seinaleak eta zuzeneko emisioak jasotzeko gai den sintonizazio-sistema integratua dauka.

Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia