}

Prozesu teknologikoa

2021/03/04 STEAM-Hezkuntza (Elhuyar Zientzia)

prozesu-teknologikoa
Arg. Pernan Goñi Olalde

Hezkuntza munduko prozesu teknologikoan urrats hauei jarraitzen zaie nagusiki:

  1. Arazoa edo beharra antzeman: Konpondu nahi dugun arazoa edo ase nahi dugun beharra identifikatu.
  2. Informazioa bilatu: Konpondu edo ase behar denari buruz ahalik eta informazio gehien bildu eta aztertu. Puntu honetan, garrantzitsua da soluzioa garatzeko ezagutzak eskuratzea.
  3. Konponbideak bilatu: Urrats honetan, arazoa konpontzeko ideiak lantzen dira.
  4. Proiektua onartu: Bideragarritasun-azterketa egin behar da produkzioan erabiliko diren kostuak, baliabideak eta bitartekoak zehazteko. Azterketa horretatik abiatuta, proiektua egingo den edo ez zehazten da.
  5. Emaitza diseinatu: Ekoitziko dugunaren prototipoa egiten da, ahalik eta zehatzenak izaten saiatuko diren marrazki, zirriborro eta eskemen bidez.
  6. Lanaren plangintza egin: Erabiliko diren tresnak eta materialak zerrendatu eta biltzen dira, eta lan-banaketa antolatu eta planifikatzen da.
  7. Prototipoa ekoitzi: Enpresa munduan, amaierako produktua ekoizten da. Hezkuntzan, ikasleek azken prototipoa eraikitzen dute.
  8. Egiaztatu eta ebaluatu: Produktuak aurreikusi bezala funtzionatzen duen eta lehen faseetan genituen itxaropenak betetzen dituen jakiteko aukera ematen digu. Haren erabilgarritasuna eta balioa egiaztatu behar dira. Produktua lantaldetik kanpoko pertsonen balorazioaren mende jartzen da, haren publiko-helburua kontuan hartuta.
  9. Komunikatu: Sortutako ondasuna edo zerbitzua komunikatzea. Nahiz eta patenteak lortu eta merkaturatzea lortzen duten kasuak izan, hori ez da helburua izaten, baizik eta ikasleek konpetentziak garatzea.

Edukietan sakontzeko sakatu hemen.