}

Provame

1998/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

EAEn ingurugiroari buruzko eztabaida-foro tekniko egonkorra sortu berri dute arlo honetan lanean ari diren profesionalek eta Provame izenaz eman dute ezagutzera. Izaera teknikoa du eta horri esker gizartean polemika bizia pizten duten gaiak jorratu ahal izateko modu berriak ezarriko direla uste dute.

Hitzaldi-zikloak eta eztabaida-mintegiak antolatzea, elkarteko kideen arteko informazio-sarea sortzea eta kanpoko antzeko erakundeekin harremanak finkatzea dira berehalako egitekoak Provame elkartean. Horiez gain, estatu espainoleko Ingurugiro Legea eta Euskal Autonomia Elkartean berehala ezarriko dena aztertzeari ere lehentasuna emango dio elkarte sortu berriak.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia