}

Programatzailearen lagunik onena

1991/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Matrix Layout 2.0-k eskaintzen duen erreminta ez da batere makala bere aplikazioak garatzeko; erabiltzaileak programazioa jakin beharrik ez bait dauka.

Ez da ez errutinarik eta ez komandorik behar. Excel edo Lotus paketeetako kalkulu-orrietan agertzen diren antzeko menuen bidez agertzen zaizkio erabiltzaileari eman behar dituen urratsak. Lan hau burutu ondoren Matrix-ek berak sortuko du iturburu-kodea bere dokumentazio eta guzti.

Erreminta honekin fitxategiak elkar erlaziona daitezke eta objektuen bidez beste programa batzuei deitu ere bai, Hypertex teknologiari esker.

Garatzen den softwareak ez du nahitanahiez testua soilik izan behar. Irudiak ere egin daitezke; Paint, Flowxhart, Cards, BlackBox Manager eta Help-maker bezalako laguntza-erremintak ere eskaintzen bait ditu.

Erreminta hau erabili ahal izateko 400 kb libre dituen disko gogorra, 640 kb-eko RAM memoria eta MS-DOSen 3.0 bertsioa behar dira. Bere prezioa 44.500 pta.koa da.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia