Primate txikien arbaso fosila

Primate txikien arbaso fosila


Egiptoko basamortuan 38 milioi urte omen dituzten primate txikien fosilak aurkitu dituzte paleontologoek. Horrek esan nahi du orain arte aurkitu diren primate txikien arbasoen fosilik zaharrenak direla. Hori dela eta, gizakiaren arbasoa prosimioen adarretik noiz bereiztu zen jakiteko aztarna izatea espero dute. Kontuan izan behar da, primateen eboluzioaren zuhaitzean begiratuz, oraindik ez dagoela jakiterik primateak (gizakia, gorila, txinpantzea...) eta prosimioak (lemurra, lemuridoak eta primate txikiak) noiz bereiztu ziren, gehientsuenek duela 65-70 milioi urte izan zela uste duten arren.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Eboluzioa