Euskal Herrian urte askoan izango dugun ikuskizun astronomiko garrantzitsuenaz gozatu nahi baduzu, komeni da tokia, ordua eta materiala prestatzea. Hemen duzu eklipsea ikusiko den eremuen mapa.
GOMENDIO BATZUK
Nondik ikusi
Eklipsea arratsaldeko azken orduan hasiko da. Hortaz, Eguzkia nahiko baxu egongo da zeruan, 8º inguruko altueran. Ipar mendebaldeko zerumuga garbi ikusten den leku bat bilatu behar da. Eta kontuan izan eguraldiaren iragarpena, noski.
Noiz izango da
Ilargia 19:30ak aldera hasiko da Eguzkiaren aurretik igarotzen. Pixkanaka joango da estaltzen, eta, ordubete geroago, 20:27an, eklipsearen maximoa izango da. Ilunabarra 21:30ak aldera izango da, pare bat minutu geroago desagertuko da guztiz Ilargia Eguzkiaren paretik.
Nola ikusi
Ez ahaztu begiak babestea! Bestela, proiektatuta ikus daiteke, itzalen bidez. Ikusmen-arazoak dituztenentzat, badaude aplikazioak soinu bidez jarraitzeko eklipsea.
Ana Galarraga Aiestaran
Elhuyar Zientzia



