Plastiko biodegradagarria
1989/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Frantzian plastiko biodegradagarria prest dago. Plastiko arruntak berrehun bat urte behar ditu naturalki degradatzeko. Plastiko biodegradagarri berriak ordea, bi urte besterik ez ditu behar.
Plastiko berri honek ohizkoaren ezaugarriak baditu ere, osagaiak desberdinak ditu. Egituran polietilenoaz gain artoaren almidoia du. Plastikoa lurrean uzten denean, almidoiari erasotzen diote, polimero sintetikoaren degradazioa errazturik gelditzen delarik.
Dena dela, plastiko berriak badu desabantailarik zaharraren aurrean; %15 garestiagoa izatea hain zuzen ere.
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia