}

Plastiko adimentsua

1995/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Leeuw-ek frogatu ahal izan duenez, plastikoak erdieroale bikainak izan daitezke.

Zalantzarik gabe, plastikoen berrerabilpena erraztuko du Dago de Leeuw zientzilariak iragarri duenak: plastikoak erdieroale bikainak izan daitezke horretarako baldintza egokiak ezarriz gero. Zehatzago esanda, plastikoen oinarrizko egitura molekularra aldatu behar izan du Leeuwek orain arte emaitza onak eman dituen lorpena burutu ahal izateko.

Ingurugiroaren egoeraz kezkaturik, berrerabilpenarako zailtasun handiak dituzten plastikoekin zer egin aztertzeari ekin zion zientzilari honek. Plastikoek isolatzaile elektriko gisa jokatzen dutela jakin arren, horien egitura molekularra aldaraziz eroale bihur daitezkeela otu zitzaion Leeuwi. Pentsatu eta egin. Laborategian egindako zenbait saioren ostean, plastiko “berria” erdieroale zela ikusi zuen zientzilariak.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia