Elhuyar zientziaren komunikazioa

Pitagorasen txokolatea

2010/02/09 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Formula matematiko batean oinarritutako txokolate tableta bat sortu dute Donostiako Laia diseinu-estudioko Santos BregaƱa diseinatzaileak, Enric Rovira txokolategileak eta Enrique Zuazua matematikariak.

Triangelu angeluzuzenek eta zenbait karratu zentrokidek osatzen dute tableta. Diseinuari edo marrazkiari arretaz begiratuta, badirudi txokolate tabletaren zatiketa ez dela erregularra. Baina ez da hala. Zati edo puska ezberdinak diruditenek, azalera berdina dute.

Tabletak 180 gramo pisatzen du eta 13 eurotan dago salgai. "Gourmet" dendetako produktua da, eta, oraingoz behintzat, errazagoa da Tokion aurkitzea Bilbon baino.

Argazkia: Jose Luis Lopez de Zubiria

0.0/5 rating (0 votes)

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Eduki gehiago

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia