}

Piratak Estatu Batuetako armadan

1999/07/11 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

Estatu Batuetako armadaren web-gunea (www.army.mil) pirata informatikoen helburu izan zen joan den astean. Piratek asteburua aprobetxatu zuten web gunean sartzeko eta web gunea erabat aldatzeko. Piratek gau oso bateko lanaren ondorioz hondatu zutena konpontzeko, Estatu Batuetako armadako teknikariek goiz osoa behar izan zuten. Armadaren esanetan ziber piratek ez zuten gune sekretuetarako sarbiderik aurkitu, baina hala ere kezkatuta agertu dira.

Egoera berriro errepika ez dadin armadak hainbat neurri hartu ditu, baina piratei pistarik ez emateko, ez zuten hartutako neurriei buruzko informaziorik eman.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia