}

Pierre Deligne, 2013ko Abel saria

2013/03/21 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

pierre-deligne-2013ko-abel-saria
Arg. ©Cliff Moore

Pierre Deligne matematikari belgikarrari emango diote 2013ko Abel Saria, matematikaren esparruko sari handienetako bat. Aurreko edizioetako saridunen kasuetan bezala, Deligneren lana matematikaren arlo batetik abiatzen da, baina beste arlo batzuetan ere aplikatzen da. Horretan izan da Deligne espezialista, hain zuzen ere. Geometria algebraikoa izan du berezko esparrua, baina zenbakien teorian, errepresentazio-teorian eta beste hainbat esparrutan aplikatu da Deligneren ikerketa. 30 urterekin ospe handia hartu zuen Weil-en azken aierua frogatzeagatik, eta lau urte geroago Fields domina eman zioten. Beraz, matematikan dauden sari handienak eskuratu ditu: Fields domina eta Abel saria. Gainera, Cradfoord, Wolf eta Balzan sariak ere irabazi ditu.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia