Pandak ez daude arriskuz kanpo oraindik

Pandak ez daude arriskuz kanpo oraindik


Panden populazioak gora egin duen arren, haien habitataren egoera okerrera doa, ikerketa berri baten arabera. 2016an arriskuan dauden espezieen zerrendatik atera eta kalteberen zerrendan jarri zuen panda IUCN Naturaren Kontserbaziorako Nazioarteko Erakundeak. Erabaki hori hartu zuten populazioak gora egin zuelako: 2000ko hamarkadaren hasieran 1.596 panda heldu kontatu zituzten Txinako gobernuak egindako azterketan, eta 2011 eta 2014 artean egindako azterketan berriz, 1.864.

Orain, Txinako eta AEBko ikertzaile batzuek satelite-bidez hartutako datuekin egin duten ikerketan ondorioztatu dute panden habitata egoera txarragoan dagoela, 1888an panda arriskuan dauden espezieen zerrendan sartu zutenean baino. Batez ere errepideek eragindako zatiketa da aurkitu duten arazoa. Ikertzaileek aitortzen dute Txinako gobernuak esfortzu handia egin duela eta horri esker pandak hobeto daudela, baina nabarmentzen dute errepide-kopuruak asko egin duela gora. Ikertzaile hauen ustez, azkarregi atera ziren pandak arriskuan dauden espezieen zerrendatik. Bestalde, azpimarratu dute pandaren kontserbaziorako gako izango dela panden habitatak lotuko dituen korridoreak egitea.

Etxebeste Aduriz, Egoitz

Elhuyar Zientzia Itsas Biologian eta Animalia Biologian lizentziatua, La Lagunako Unibertsitatean (Tenerife). AZTI-Tecnalian hasi zuen bere ibilbide profesionala, hainbat ikerketa-proiektutan parte hartuz. 2006ko azaroaz geroztik Elhuyar Fundazioko Zientziaren Komunikazioa sailean ari da lanean. Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkariko erredaktorea eta erredaktore-burua da, eta Zientzia.net webgunearen arduraduna.

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Ingurumena