}

Otso beltzei txakurrek utzitako genea

2009/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Otso beltzei txakurrek utzitako genea
2009/03/01 | Elhuyar
(Argazkia: Monty Sloan; Wolf Park, Battle Ground, Indiana)

Stanford Unibertsitateko zenbait genetistak otsoen ile beltzaren erantzule den genearen aldaera aurkitu dute, eta ikusi dute otso horiek noizbait etxe-txakurrekin gurutzatu direla. Horretarako, Yellowstone parke nazionaleko otsoak aztertu dituzte, besteak beste.

K locus genearen kode genetikoaren hiru hizkiren galera da zenbait txakur-arrazaren ile edo larruazal beltzaren erantzule. Mutazio hori bera ikusi dute, hain zuzen ere, Yellowstone parke nazionalean aztertutako 104 otsoetatik 102 otsotan. Beraz, ez dute zalantzan jartzen gene-aldaera hori etxe-txakurrekin gurutzatzean sortua dela.

1
251
2009
3
001
Genetika
Berriak labur
4

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia