}

Ornodunen arbasoa

1995/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Amphioxus izeneko ornogabeak (eta batez ere Blanchiostoma floridæ espezieak) ornodunen jatorriaz argibideak eman ditzake. Bizkarrean soka bat zuen eta horregatik uste da gaur egungo ornodun guztien (gizakiok barne) arbaso amankomuna zela.

Begi eta hortzik gabeko ornogabe biguna da. Hala ere, amphioxus izeneko ornogabeak (eta batez ere Blanchiostoma floridæ espezieak) ornodunen jatorriaz argibideak eman ditzake. Bizkarrean soka bat zuen espezie honek, hau da, ornodunen bizkarrezurraren aitzindaria, eta horregatik uste da gaur egungo ornodun guztien (gizakiok barne) arbaso amankomuna zela.

Dena den, arazoa guztiz interesgarri bihurtu da azkenaldian genetikan aditu diren Jordi Garcia-Fernandez eta Peter Holland ikerlariek egindako aurkikuntza medio. Homeobox deitutako gene batzuk aurkitu dizkiote ornogabeari (hau da, izakiaren antolaketa anatomikoa erabakitzen dutenak) eta ornodunek dituztenen baliokideak dira, hain zuzen.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia