}

Orkak izurde-ehizan

2008/10/07 Elhuyar Zientzia

Izurdeak ikustera joan zen lagun-talde honek eszena ikusgarria ikusi zuen. Orkak ehizan zebiltzan, izurdeak harrapatzen, hain zuzen ere. Bideoan hartutako irudian orken teknika ikusten da. Izurdeak inguratu eta ur-azaletik gertu zeudenean, kolpea jo eta uretatik ateratzen zituzten. Bideoaren laugarren eta bosgarren minutuetan ikusten da une hori.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia