}

Obuluen jokoa

2004/02/26 Elhuyar Zientzia

Ez dago iragartzeko modurik; gutxien espero duzunean etortzen dira bikiak.

Ez dago iragartzeko modurik; gutxien espero duzunean etortzen dira bikiak. Batzuetan, bi espermatozoidek bi obulu ernaltzen dituzte, eta, ondorioz, bikiak jaiotzen dira. Kasu horretan, umeak ez dira guztiz berdinak izaten, ez genetikoki eta ez itxuraz. Biki berdin-berdinak jaiotzen direnean, ordea, espermatozoide bakarrak obulu bakarra ernaltzen du, eta enbrioia sortzen da, prozesu normala, alegia; baina enbrioi hori bitan banatu, eta bi enbrioi sortzen dira, berdin-berdinak.

Bikien haurdunaldia gogorra izan daiteke, baina, azkenean, bi ume polit jaiotzen dira. Politak eta, beharbada, berdin-berdinak.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia