}

Nuklearra idorturik

1989/07/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

EEBBtako Kaliforniako Sakramento hiriko biztanleek, Rancho Seco-ko 918 MW-eko zentral nuklearra ixtea erabaki dute erreferendum bidez. Hau da horrelakorik lortzen deneko lehen kasua. Botu-emaileen %53,4 zentrala ixtearen alde agertu da. Dena den, zentrala ixtearen erabakiaren alde faktore ekonomikoek ekologikoek baino pisu handiagoa izan omen dute. Izan ere, zentral honek sortutako energiaren kostua normala baino bi bider handiagoa da.

Ekologistek garaipen handitzat jo dute Sakramentoko bozketaren emaitza. Hala ere, zentrala desmuntatzeak arazo tekniko eta ekologiko latzak planteatuko ditu. Zer egin hondakin erradioaktiboei?

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia