Nola egiten zuten hegan pterosauroek?
2009/04/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Pterosauroek, Mesozoikoan zeruan nagusi ziren narrasti hegalariek, hegan nola egiten zuten aztertu berri dute Massachusettseko zenbait paleontologok. Hegan egiteko, kaxa toraziko mugikorra eta airea hezurretan zehar barreiatzen laguntzen zien zenbait aire-zakuz osatutako sistema bat zutela ikusi dute.
Animalia horren 100 fosil baino gehiago aztertuta, kaxa torazikoa hedatu eta uzkurtu egiten dela ikusi dute. Aire-zirkulazio horri esker, haien metabolismoa mantentzeko behar adina karbono dioxido eta oxigeno truka zezaketen. Halaber, animalia horien hezurren arteko hutsuneak aztertu dituzte. Hutsune horiek aire-zakuekin zerikusia dute, eta zenbat eta pterosauro handiagoa izan hainbat eta aire-zaku gehiago zituztela ondorioztatu dute. Hutsune horiek oxigenoaren zirkulazioa errazten dute, eta litekeena da hezurrak arinagoak bilakatzea ere.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia