}

Nitrogenoaren ziklo aerobikoa uste baino zaharragoa da

2009/02/24 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Duela 2,5 bilioi urteko Australiako zenbait eskistotan neurtutako nitrogeno- eta karbono-isotopoek nitrogenoaren ziklo aerobikoaren berri eman diezagukete. Nitrogenoaren zikloak atmosferaren eta izaki bizidunen arteko oreka mantentzen du. Izan ere, zenbait izaki bizidunek ezin dute nitrogenoa zuzenean atmosferatik hartu.

Washington Unibertsitateko Jessica Garvin ikertzailearen eta haren taldearen esanean, litekeena da oxigenoa atmosferan pilatzen hasi baino lehenago garatzea nitrogenoaren ziklo aerobikoa. Izan ere, ikusi dute garai haietan eboluzionatutako zenbait mikroorganismo gai zirela amoniakoari oxigenoa gehituz nitratoak eta nitritoak ekoizteko — izaki bizidunek erabil ditzakete konposatu horiek—. Aurrez, beste mikroorganismo batzuek nitrogenoa amoniako bilakatzen dute.

Irudia: Roger Buick, Washington Unibertsitatea

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia