Nina, laster espaziorantz
1990/07/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Ingelesek Martitzera joateko eratu duten plangintza, munduan zehar daudenen artean osatuena dela diote espezialistek. Eguzkitiko energiaz baliatuko den espaziuntzi hau 1992. urtean espazioratuko da.
Proiektu honen ezaugarri nagusiena, 250 m diametroko disko batek, 4 m zabal eta 4 m altu den zilindro bat inguratzea da. Disko hau bela baten gisakoa da. Hortaz, espaziuntzia aireratzean bildua eraman daiteke eta espazioan zabal daiteke.
Une honetan proiektu honen arduradunak babestaileen bila ari dira eta jadanik zenbait enpresa interesaturik agertu da.
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia