}

NGNF-ren urteko bilera

1989/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

ekazal Garapenerako Nazioarteko Fondoko (NGNF) gobernadoreen bilera egin zen joan den urtarrilaren 24ean Erroman. NGNF Nazio Batuen Erakundeak sortutako agentzietan berriena da eta azkeneko 12 urteetan nekazal garapenerako alorrean hamaika proiektu landu eta sustatu du. Bilera horretan Idriss Jazairy lehendakari berraukeratua izan da.

1988.ean 23 proiektu berriri eman zaio hasiera. Une honetan NGNFk 243 garapen-proiketu dauzka mundu osoan barreiatuak, 91 estatutan hain zuzen ere, eta guztira $2.600ko inbertsioak egin ditu. Proiektu berrien bidez NGNFren lana 180 milioi lagunengana iritsiko da.

NGNFk dituen helburuen artean nekazal inguruko emakumeei laguntzeak indar berezia du. 1988.eko proiektu askotan bereziki emakumeei laguntzeko osagai espezifikoak sartu ziren. Familiburu diren emakumeei lagundu nahi izan zaie beriziki. Txina, Burundi, Kamerun, Costa Rica, Madagaskar, Mali, Senegal, Salomon Irlak, Pakistan, Sri Lanka, Yemeneko Errepublika Popular Demokratiko eta Sudanen burutuko dira proiektu berezi horiek. Emakumeei laguntzeko proiektu hauek 1988.ean NGNFk erabilitako fondoen laurdena jaso dute.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia