Neska-mutilei STEMen ateak irekitzeko zenbait proposamen

2021/07/06 STEAM-Hezkuntza (Elhuyar Zientzia)

Arg. Pernan Goñi Olalde

Zer egin dezakegu neska-mutilengan STEMekiko interesa pizteko? Gurasoen, tutoreen, zaintzaileen eta familien eragina handia da.

  • Lanketa txiki-txikitatik hastea: ikerketek erakutsi dute goiz ezarri behar direla oinarri horiek; izan ere, adinean gora egin ahala, atsegin ez duten hori alde batera utzi ohi dute haurrek. 12-14 urterekin badakite zer ez zaien gustatzen; beraz, lehenago egin behar da interesak pizteko ahalegina.
  • Sinesmen eta itxaropenak: gurasoen sinesmenek eta itxaropenek eragin izugarria dute, batik bat neskengan. Askotan horien arabera bide bat edo bestea hautatu ohi dute.
  • Harremanak: garrantzitsua da ere gurasoen eta seme-alaben arteko elkarrizketa sustatzea.
  • Testuingurua: testuinguru soziokulturalak ere eragina izaten du (etnia, hizkuntza, migrazio-egoera eta familia-egitura).
  • Aurreiritziak zuzentzea: zientzialaria gizon zuri eta argi bezala ikusi ohi da, eta STEM ikasketak zailak direla uste da. Hori dela eta, gazte askok STEM bideak baztertu ohi dituzte. 

Edukietan sakontzeko sakatu hemen.