}

NEAR “ asteroideratu” da.

2001/02/13 Carton Virto, Eider - Elhuyar Zientzia

Atzo eszeptiko agertu baginen ere, NEAR zundak lortu du Eros asteroidean pausatzea. Segundoko 1,9 metroko abiaduran pausatu zen asteroidearen gainazalean atzo eta historia egin zuen. Gizakiak asteroide batean pausatu duen lehen zunda izan da NEAR eta NASAn pozez gainezka daude. Beren web gunean ikusgai daude zundak bidalitako azken lau irudiak: 1.150, 700, 250 eta 120 metrotik hartutakoak. Asteroide-gaietan aditu direnentzat ikusgarriak izango dira, baita informazio ugariren iturri ere; beste edonorentzat, asteroide baten argazkiak direla jakin ezean, arroka eta hondarra besterik ez dira.

NASAk bihar arte gordeko du NEAR zunda kontrolpean. Bihartik aurrera, EROSen lehen biztanle mutu bilakatuko da.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia