Nano-hodiak kimikaren lagungarri
2002/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Utrecht Unibertsitateko kimikariek katalisien euskarri berri bat garatu dute kimika zehatzean erabiltzeko.
Ikerketen ondorioz, karbonozko nano-zuntzek karbono aktiboa ordezkatuko dutela uste da katalisien euskarri gisa. Karbonozko nano-zuntzak grafitoz egindako hodi txikiak dira eta hainbat hodi txikik esponja-itxurako egitura sortzen dute, barne azalera handiarekin. Aukerarik onenean, grafito-hodi gramo batek 200 m2-ko azalera izan dezake. Katalisi on bat lortzeko garrantzitsua da azalera handia izatea katalizatzailea, normalean metala, bertan jartzeko.
Tijmen Ros ikertzaileak ziklohexanoaren hidrogenizazioa, katalisi-prozesu arrunta, rodioa erabiliz katalizatu zuen. Euskarri berrian egindako katalisia hain ona suertatu zen, ezen hidrogeno ordezkapena izan zen hidrogenizazio-prozesuaren denbora-mugatzailea, ez katalisia bera.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia