}

Mundu harrigarria

1987/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Argazkian duzuen erradiografiako sugeak, bista txarra izanik eta betaurrekorik ezean, bonbila bi irentsi zituen oilo-arrautza gustagarriak zirelakoan. Asmatzekoa da zenbat harrituko zen giharreak estutu eta mama goxoa dastatzekotan arrautzak puskatu beharrean osorik eta sendo iraun zutenean. Suge gizarajoak, janariz tronpatzeaz aparte ezin irentsitakoa libratu. Zorionez, erne ibili ziren Floridako Unibertsitateko Albaitaritza-Eskolakoak, eta puntu gutxi batzuren truke, dagoenekoz arrautza berrien bila dabil gure laguna. On egin!

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia