Multimedia macintosh inguruan
1990/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Azkenaldi honetan askotan entzun den hitza dugu “Multimedia”. Aplikazio bakar batean informazio-mota desberdinak (audio, bideo, testu eta grafikoak) konbinatzeko posibilitatea eskaintzen duen software eta hardwarea da Multimedia.
P-Ingenierie
etxeak
Macromind
programa plazaratu berri du Multimedia-arloan Appel Macintosh-entzat. Macromind Directorekin pelikula eta aurkezpen bikainak egin daitezke. Horretarako bideo-imajinak, soinua eta ordenadore bidez egindako edota scanner bidez inportatutako 2 edo 3 dimentsioko grafikoak erabil daitezke. Denbora errealezko animazioak ere egin daitezke pakete honekin.
Macromind Director
ek bi zati nagusi ditu: Estudioa eta muntai lantegiak. Gehienez 24 objektu erabil daitezke eszena batean. Soinua MIDI interface batez sar daiteke. Honez gain, lau pista gehigarri ditu: soinu, paleta, trantsizio eta kadentziarentzat. Programak, Player Hypercard bat, Quickdrawko erremintak, kolore-ziklo programagarria eta kolore-paletak sortu eta aldatzeko posibilitatea ditu besteak beste.
Fabrikatzailearen eritziz Macromind komunikazio eta hezkuntzako profesionalentzako programa da. Paketearen prezioa 135000 pta.koa da. Hardware aldetik behar duen konfigurazioa ondokoa da: 6.02 (edo ondorengo) sistema eta 1 Mb-eko memoria (zuri-beltzean) edo 3 Mb-eko memoria (koloretan) duen Macintosha (Plus-etik IIcx-era).
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia