}

Momiak, hil eta gero hil

1989/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Museotako objektu asko intsektu eta mikroorganismoek hondatuta daude. Askotan zaila gertatzen da antzinako objektu bitxien kontserbazioa eta jendeari horiek erakustea konbinatzea.

Nitrogeno-atmosferan gordetako momia.

Berriki, bi alderdi horiek konbinatzeko teknika bat plazaratu da. Helburua, objektu zaharren hondamen biologikoa saihestea eta aldi berean erakusketa egokiro antolatzea da. Irudietako momia hermetikoki itxitako material gardenezko kutxa batean jarri zen eta airea hezetasun gutxiko nitrogenoz ordezkatu zen. Hezetasun txikiaren (%35-40) eta oxigeno-kontzentrazio txikiaren (%2) konbinaketaz aktibitate biologikoa oso txikia izatea lortu zen (%95 txikiagoa).

Orain arte erabili diren fumigazio-sistemen aurrean nitrogenoa merkeagoa, seguruagoa eta erabilgarriagoa da.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia