Mira, izar isatsduna

NASAko astronomoek izar isatsdun bat topatu dute argi ultramorearen bitartez. Izar ezaguna da, Mira izenekoa, eta Cetus konstelazioan dago, eguzki-sistematik 350 argi-urtera. Ohiko teleskopio batez begiratuta, argi-puntu gorri bat da, baina, igortzen duen argi ultramoreari begiratuta, Mira ez da puntu bat; galaxian zeharreko ibilbidean utzitako materia ikusten da, hamahiru argi-urteko tarte batean barreiatuta.

Argazkia: NASA/Caltech

Roa Zubia, Guillermo

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali