}

Mundu mikroskopikoa mugimenduan

2012/02/08 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia

Aurten lehenengoz antolatu dute Nikon Small World in Motion bideo-lehiaketa. 200 bideo baino gehiago jaso dituzte. Eta hauek izan dira saridunak:

1. Anna Franz. Hiru eguneko txita-enbrioi bati tinta injektatuta, haren bihotza eta odol-hodiak garbi ikusten dira.

 

2. Dominik Paquet. Zebra-arrain transgeniko baten neuronetan zehar mitokondrioen garraioa ikusten da. Neuronen mintza berdez, eta mitokondrioak urdinez.

 

3. Ralf Wagner. Daphnia ur-arkakusoa eta Volvox alga.

Hiru saridunez gainera aipamen berezia jaso duten bideoak lehiaketaren webgunean ikus daitezke.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia