Elhuyar zientziaren komunikazioa

Metalentzako inprimagailua

2001/05/16 Carton Virto, Eider - Elhuyar Zientzia

"Inprimatu" botoiari eman eta hiru dimentsioko pieza egiten duten inprimagailuak oso ohiko bilakatzen ari dira ingeniaritza mekanikoan. Injekzio-prozesuetarako moldeak eta prototipoak, estrusio-makinetarako toberak eta beste zenbait gailu prozedura horren bidez egiten dira dagoeneko. Izan ere, abiadura funtsezko faktore bilakatu da prozesu industrialetan.Bremen-eko Prozesuen Ingeniaritza eta Aplikazioetarako Materialak Ikertzeko Fraunhofer Institutuan geometria konplexuko metalezko piezak CAD programako datuetatik zuzenean inprimatzeko modua prestatu dute eta Europan lehenak izan dira. Sistemak ProMetal RTS-300 izena du.

Nola funtzionatzen du?

Pieza ordenagailu bidez diseinatu ondoren, programak hiru dimentsioko datu gisan gordetzen du fabrikatu behar den zatia. Gero, geruza-sorgailu deritzon programa batek gainezarritako geruzatan zatitzen du piezaren eredua eta geruza bakoitza inprimagailu gisako aparatu batera transferitzen du. Injekziozko inprimagailu arrunten printzipio bera erabiliz, altzairu-hauts geruza mehe baten gainean produktu itsasgarri bat jaurtitzen du inprimagailuaren buruak. Partikulak itsatsi egiten dira eta piezaren lehen geruza prest dago. Ondoren, lan-oholtza poliki-poliki jaitsi egiten da, bigarren geruzarekin lanean hasteko. Horrela, geruzaka, pieza osoa fabrikatzen da.

Prozesuaren bigarren fasean dentsitatea eta erresistentzia ematen zaio piezari. Lehenik, soberako hautsa arrotzen da; ondoren, pieza berotu egiten da azalean dagoen gehiegizko itsasgarria erauzteko eta, azkenik, urtutako brontzea piezan zehar poliki-poliki iragaz dadin uzten da, itsasgarria lurruntzeko. Azken urratsean, metala lantzeko teknika estandarrak erabiltzen dira piezari amaierako forma emateko. Horrela, asteak eta hilabeteak hartzen dituen prozesua egun gutxi batzuetan burutzea lortzen da.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Eduki gehiago

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia